Eskubideen defentsan borrokan ziren Azkoiengo landa langileak kriminalizatu ditu Diablo de Navarrak

“Huerta de Peralta” enpresako langileria greban ematen zuen 9. egunean Diablo de Navarrak orrialde erdira eta bost zutabetara zabaltzen zuen edukia borrokan zeuden langileak eta LAB sindikatua bera kriminalizatzeko. Esan bezala 9 egun zeramatzaren borrokan langileak, tartean tentsio egunak eta Foruzaingoen kargak eman zirelarik baita ere mobilizazioak Iruñean eta elkartasun ekimen anitzak. Ordurarte kasik ez […]

“Huerta de Peralta” enpresako langileria greban ematen zuen 9. egunean Diablo de Navarrak orrialde erdira eta bost zutabetara zabaltzen zuen edukia borrokan zeuden langileak eta LAB sindikatua bera kriminalizatzeko. Esan bezala 9 egun zeramatzaren borrokan langileak, tartean tentsio egunak eta Foruzaingoen kargak eman zirelarik baita ere mobilizazioak Iruñean eta elkartasun ekimen anitzak. Ordurarte kasik ez zion gatazkari jarraipena egin aipatutako hedabideak, oihartzun sozial zabala izan duen gaia izanagatik ere. Egunkari honek gogora ekartzen dugun edukia argitaratzen zuen egunean bertan 5 kontinentetako indar sindikalek babesa erakusten zioten Azkoiengo langileei.

Greba Batzordeak enpresarekin negoziaketa izan eta egun batera etorri zen argitalpena eta bertan enpresaren ahotsa baino ez zuen jasotzen cordovillako goiburuak. Testuan erabilitako lengoaiak ere aditzera ematen zuen argitalpenaren helburua; jazarpena, sabotaiak, kaleratzearen atzean lapurreta eta erasoak zeudela… Informaziora baino emozioak mugitzera zuzenduriko estiloa, iritzi publikoa langileriaren kontra eta patronalaren alde kokatzeko kriminalizazio artefaktoa.

Argi ikusten dugu horren justua eta oinarrizkoa den langileen eskubideen defentsaren kontra hedabide honek zabaldu duen tresneri mediatikoa. Nafar langile eta demokratak kontziente izan behar da egunkari honek suposatzen duenaz.