Euskara Iruñeko hizkuntz paisaian txertatzea gaitzesten du Diario de Navarrak

Iruñeko Udalak ekimen ezberdinak bultzatu ditu euskara normalizatzearen bidean azken legealdian. UPNk urte luzez bultzaturiko udalgintzan euskarak ez zuen inolako tokirik proiekzio publikoetan eta maila batean bederen hori aldatzera etorri da azken urteotako lana. Agerikoa da Diario de Navarrak nafarron hizkuntzarekiko duen jarrera ezkorra. Hau argi geratu da pasadan martxoaren 20an azalean zekarren titular nagusiarekin, non proiektu ezberdinak izendatzeko euskara erabiltzea “Euskaldunizar” aditz diabolikoaz definitu zuen Cordovillako egunkari antieuskaldunak. +