60.000 lagun albiste ez direnean Diario de Navarrarentzat

Altsasuko gazteekin sortutako elkartasun uholdea ixilarazi nahi izan du Diario de Navarrak.

Pasadan igandean Altsasuko kaleak lepo bete zituzten 60.000 lagunek bi guardia zibilekin izandako liskar baten ondorioz zigortutako herriko 8 gazteek pairatzen duten injustizia salatuz eta elkartasuna adieraziz. Sakanan historian burutu den mobilizazio jendetsuena izan zen igandekoa, Nafarroan ere azken urteetako jendetsuenetarikoa (auzi berdinarekin emandakoekin batera).

Hurrengo egunean albiste aipagarriena izan zen herrialdeko egunkari nagusietan. Azala hartzen zuen mobilizazioa. Guztietan Diario de Navarran izan ezik, Altsasuko betekadaren aurrean eurek albistea txokoratu eta horren aurrean “Lleno de la semana del pinCHo” nabarmentzen zuten.

Altsasuko gazteek pairatzen duten errepresio gordina ezkutatzean datza kazeta lana. Epaile eta guardia zibilen lana babestean.

Eta gauzak horrela, erregimenaren prentsarentzat igandeko mobilizazio kolosal eta historikoa txokoratu eta isilduarazi beharreko albistea dugu.