Diario de Navarrak korrika bera ixilarazi nahi izan zuenekoa
Atzoko egunez Nafarroa eta Euskal Herri osotik etorritako milaka eta milaka lagunek hasiera eman zioten euskararen aldeko ekimen kolosalari Garesen. Nafarroako erdialdeko herritik abiatu da aurtengoan Korrika, egun historikoa bada Izarbeibarren. Alta, Cordovillako erredakzioen editoreen arabera ez du garrantzi informatiborik. Zaila da gaurko edizioan maila sozialean atzo Nafarroan bizi zen albiste garrantzitsuenari buruzko erreferentziak topatzea. Azalean deus ez eta barrenean txikian eta kriminalizatuz. Desinformazioa bere maila gorenean.
